KOLONBIAKO BAHIKETA

Uribek onartu ditu ELNren eskaerak

Turistak askatuko dituela esan du gerrillak, besteak beste, Sierra Nevadako krisi humanitarioa baieztatzen baldin bada

Erredakzioa
DONOSTIA
2003ko urriaren 29a
00:00
Entzun
Alvaro Uribe Kolonbiako presidenteak onartu egin ditu ELN Kolonbiako Askapen Nazionalerako Armadak joan den irailaren 12tik bere esku dituen zazpi turistak horien artean Asier Huegun donostiarra askatzeko proposatu dituen urratsak: Eliza katolikoaren eta NBE Nazio Batuen Erakundearen ordezkariek eta Felipe Torres eta Francisco Galan ELNko komandanteek osatutako batzorde bat osatzea;batzorde horrek Santa Martako Sierra Nevadan bertan jasotzea turistak; eta eskualdean dagoen «krisi humanitarioa» norainokoa den aztertzea.

ELNk herenegun jakinarazi zion Eliza katolikoaren Bitartekaritza Batzordeari astebeteko epean zazpi turistak banan-banan aske uzten hasteko asmoa duela, eta Asier Huegun euskal herritarra izango dela lehendabizi askatuko duena. Jakinarazpena Itaguiko (Antioquia) segurtasun handiko kartzelan jaso zuten Alberto Giraldo, Hector Fabio Henao eta Dario Echeverrielizgizonek, han preso dagoen Francisco Galan ELNko komandante eta bozeramailearekin egin zuten bileran. Bilera horretan, bitartekariek ELNko Aginte Goreneko kide Antonio Garciarekin zuzenean hitz egin zuten, irrati-telefonoz, eta egin berri dutena «aberriaren etorkizunagatik» egindako keinua dela adierazi zien.

Alde biak ados

Alberto Giraldok, asteleheneko bileratik irten berritan, ELNren proposamenaren berri eman zien hedabideei, Alvaro Uribe Kolonbiako presidentearen erantzunaren zain zeudela gaineratuz. Atzo goizean, berriz,Uriberekin bildu ziren Bitartekaritza Batzordeko apaizak, eta «argi berdea, oso borondate ona» dagoela esanez atera ziren bilera horretatik. Dario Etxeberrik adierazi zuenez, bai ELN bai Uribe «Santa Martako Sierra Nevadan bahitutakoak askatzearen alde» daude.

Alde bien oinarrizko adostasun horren bidetik, zazpi turistak aske geratzeko zenbait puntu zehaztea geratzen dela gaineratu zuen. ELNk askatzea jarraitu behar lukeen batzordeko kide moduan aipatzen du NBE, eta erakunde horren Kolonbiarako ordezkari James LeMoynek adierazi duenezez, proposamena aztertzen ari dira eta laister egingo dute bilera Kofi AnnanNBEko Idazkari Nagusiarekin.Bestetik, Francisco Galan komandantea Itaguiko kartzelan dago preso gaur egun. Dario Etxeberriren arabera, Uribe ados dago gerrillaria kartzelatik ateratzeko hartu beharreko neurri juridikoak hartzeko. Felipe Torres komandantea ere kartzela hartan zegoen bahiketa gertatu zenean, baina hil honen 8an askatu egin zuten.Ireki den bidea okertzen ez bada, Asier Huegun, Reinhilt Weigel alemaniarra, Mark Henderson britainiarra eta Beni Daniel, Ortaz Ohayon, Ido Joseph Guy eta Erez Altawil israeldarrak laster askatuko dituzte. Bitartekaritza Batzordekoek atzo jakinarazi zutenez, «Elizak zubiak eraikitzen eta irtenbide bideragarri eta eraginkor bat zehazten jarraituko du». Duela 10 egun, Asier Huegun askatuko zuela jakinarazi zuen ELNk, Euskal Herriarekiko «elkartasun kerinu moduan». Uribek ez zuen hori onartu, eta talde armatuak atzera bota zuen proposamena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.