gizartea

Urdulizko baserri batean lapurrak sartu dira eta emakume bat hil dute

Lehen ikerketen arabera, pasa den ostiralean jazo zen ezbeharra. 70 urteko gizon bat ere zauritu zuten eta "larri" dago erietxean, osasun zerbitzuek jakinarazi dutenez.

2009ko abenduaren 21a
17:14
Entzun
Urdulizko baserri batean (Bizkaia) lapurrak sartu dira eta 83 urteko emakume bat hil eta 70 urteko haren neba zauritu dute, gaur Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez. Pasa den ostiralean jazo zen ezbeharra, lehen ikerketen arabera. Hala ere, Ertzaintzak gaur aurkitu ditu bi biktimak, lapurrek sokaz lotu zituztelako.

70 urteko gizonezkoa erietxera eraman dute eta bere egoera "larria" da, osasun zerbitzuen arabera.

Pasa den abuztuan baserri berean sartzen saiatu ziren lau lapur atxilotu ditu Ertzaintzak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.