EREDU INSTITUZIONALA
•Foru Hobekuntza. Foru Hobekuntzan eta Espainiako Konstituzioan islatutako egungo esparru instituzionalarekiko erabateko errespetua.
EKONOMIA
•Austeritate fiskala 2013tik aurrera gehiago ez zorpetzen jarraitzeko konpromisoa. UPNk iragarri du gastu publikoa diru sarreratara egokitu behar dela. Aurten, zor publiko bidez aurrekontuen %6 (288 milioi euro) finantzatu da. Hots, 2013rako, tamaina horretako gastu murrizketa iradoki dute.
•Zerga politika. Iruzurraren aurkako plana; produkzioaripizgarriak eta inbertsioa sustatzeko «aurrezki fiskala».
•Enplegua. «Itun soziala» enpleguaren inguruan. Gazteen eta emakumeen langabezia murrizteko plana; bi hilabeteren buruan langabeek formakuntza planak izatea.
•Egitura ekonomikoa. Moderna planean sakontzea. Enpresen finantzaziorako Agentzia eratzea.
GIZARTE POLITIKAK
•Hezkuntza. Ingeleseko eredu elebidunean sakondu. Hezkuntza lege berria. NUPentzat urte anitzeko finantzazioa. Lanbide heziketan aldaketa «merkatuaren beharretara egokitzeko».
•Osasuna. Sistemaren iraunkortasuna bermatu eta legean jasota datozen zerbitzu publiko guztiak «bermatu».
•Kultura. Lur Telebista Digitalaren bidez, ETB ikustea.
AUSTERITATEA
•Administrazioa. Hautapen libreko karguak %15 murriztuko dira, eta «neurri berean» egitura organikoa: «Gobernuaren langilerian zerbitzuak eta atalak daude eta goitik behera berrikusi behar da egitura», zehaztu du Barcinak prentsaurrekoan.
UPNren eta PSNren arteko akordioaren lau ardatz nagusiak eta neurriak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu