UPN utzi eta PPra aldatu dira Iruñeko bi zinegotzi

2023ko apirilaren 13a
00:00
Entzun
IRUÑEA. Maria Garcia-Barberena eta Fermin Alonso Iruñeko zinegotziek UPN alderdia utzi dute, eta PPren zerrendetan aurkeztuko dira datozen udal hauteskundeetan. Garcia-Barberena hirugarren tokian joango da, eta Alonso, bosgarrenean. Zinegotzi karguarekin zer egin, Enrique Maia alkatearen esku utzi dute. Euren esanetan, PPren proiektuarekin «askoz ere identifikatuago» sentitzen dira, eta UPNren zuzendaritza egiten dute Navarra Suma koalizioaren hausturaren erantzule.

Bi zinegotziok Sergio Sayasen hautagaitza babestu zuten 2020ko UPNren kongresuan, eta, horregatik, Javier Esparza UPNko presidenteak adierazi zuen atzo albisteak ez duela ustekabean hartu. «Kezkatuta nagoela iruditzen al zaizue?», esan zien kazetariei.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.