UPDk Amaiur eta Bildu ilegalizatzeko eskatu du

2011ko abenduaren 16a
00:00
Entzun
UPDk Bildu eta Amaiur legez kanpo utz ditzaten eskatzeko mozioa aurkeztu zuen atzo goizean Kongresuan. Mozioaren aurkezpena Kongresuko Mahaiak Amaiurren eta UPDren taldeen inguruan erabakia hartu behar zuen egunean egin zuen Rosa Diezen alderdiek. Argudiatu duenez, bi koalizioak Batasunaren ondorengoak dira eta legeari «iruzur» egiten diote. Diezen ustez, PP eta PSOE Amaiurren «konplizeak» dira, eurengatik dagoelako Kongresuan koalizioa, eta gaineratu du Bildu eta Amaiur legez kanporatzeko «zantzuak»egon badaudela. Rubalcabaren iritziz, baina «zentzugabekeria» bat da UPDren proposamena, eta alderdiak legez kanpo uzteko erabakia epaileei dagokiela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.