Unibertsitatera sartzeko hautaproba atzeratzea erabaki dute gaur. Ekainaren 19an zen egitekoa, eta ez dute esan noiz egingo duten: larrialdi egoerak eta aurrez aurreko eskolen etenaldiak noiz arte iraungo duten, horren arabera erabakiko dute.
Espainiako Hezkuntza idazkari Alejandro Tianak esan du probak "berdintasun eta justizia" irizpideekin egingo dituztela, "kontuan hartuta ezohiko egoera". Hezkuntza Ministerioak adierazi du inork ez duela "ikasturtea galduko" aurrez aurreko eskolak bertan behera geratu izanagatik.