Udal eta foru hauteskundeak

Unai Rementeria ez da aurkeztuko Bizkaiko ahaldungai nagusi izateko

EAJk urriaren 4an emango du herrialde horretako hautagaien aukeraketa prozesuaren berri.

Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia, ekainean eginiko agerraldi batean. ARITZ LOIOLA / FOKU
2022ko irailaren 21a
09:50
Entzun

Azken bi legealdietan Bizkaiko ahaldun nagusi izan da Unai Rementeria, baina ez da berriz hautagai izango kargu horretan jarraitzeko, EITBk eta El Correo-k jakinarazi dutenez. Bi hedabideon arabera, Rementeriak emana dio erabaki horren berri EAJren Bizkai Buru Batzarrari. Jeltzaleek urriaren 4an iragarriko dute herrialde horretako bi hautagai nagusien aukeraketa prozesuaren hasiera. Argitzeko dago, halaber, Rementeria beste karguren baterako hautagai izango den.

2015etik izan da Bizkaiko ahaldun nagusi Rementeria. Karguan bi legealdi baino gehiago egiteko asmoa agertua bazuen ere, azken asteetan izan da zurrumurrurik maiatzeko hauteskundeetara berriz ere aurkeztuko dela dioenik. Kontrakorik ere bai, ordea, EAJk kargu horretarako hautagai emakume bat jartzeko asmoa duelakoan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.