Azken bi legealdietan Bizkaiko ahaldun nagusi izan da Unai Rementeria, baina ez da berriz hautagai izango kargu horretarako, EITBk eta El Correo-k jakinarazi zutenez. Bi hedabideon arabera, Rementeriak emana dio erabaki horren berri EAJren Bizkai Buru Batzarrari. Jeltzaleek urriaren 4an iragarriko dute herrialde horretako bi hautagai nagusiak aukeratzeko prozesuaren hasiera. Argitzeko dago, halaber, Rementeria beste karguren baterako hautagai izango den ala ez.
2015etik izan da Bizkaiko ahaldun nagusi Rementeria. Karguan bi legealdi baino gehiago ez egiteko asmoa agertua bazuen ere, azken asteetan izan da zurrumurrurik maiatzeko hauteskundeetara berriz ere aurkeztuko dela dioenik. Kontrakorik ere bai, ordea, EAJk kargu horretarako emakumezko hautagai bat jartzeko asmoa duelakoan. Izan ere, ardura gehiago duten karguetan emakumeek duten presentzia ez da gizonena bezain aberatsa. Gaur egun, adibidez, hiru ahaldun nagusiak eta hiru lurralde historikoetako hiriburuetako alkateak gizonezkoak dira. Beraz, Rementeriaren hutsuneak aukera emanen du gisa horretako karguetan emakumeak jartzeko. Horrela, aukera gehiago izanen dituzte alderdiaren diskurtsoan azpimarratzen den aldarri feminista betetzeko.
Unai Rementeria ez da ahaldungai nagusi izango
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu