EUSKAL PRESOAK

Unai Fanok kartzelara itzuli behar izan du

Hirugarren gradua emana zioten, baina, fiskalak helegitea jarrita, bigarrenean ezarri dute berriz. Sarek elkarretaratzera deitu du gaurko Larrabetzun, 19:00etan, salbuespen neurriak indargabetu ditzatela eskatzeko.

Sarek deituta abuztuan Bibon egindako protesta bat. ARITZ LOIOLA / FOKU
maddi ane txoperena iribarren
2021eko urriaren 1a
12:13
Entzun

Espainiako Auzitegi Nazionalak euskal presoei jarritako traben adibide bat da Unai Fanorena: joan den urtarrilean hirugarren graduan ezarri zuten, Basauriko (Bizkaia) espetxeko tratamendu batzordeak hala eskatuta —han zegoen preso—, baina fiskalak helegitea jarri zion erabakiari, eta atzera egin du epaileak orain. Hala, bigarren gradura itzularazi dute euskal presoa, eta kartzelara joan behar izan du berriz. Asteazkenetik dago berriro espetxean.

Sarek elkarretaratze batera deitu du gaurko Larrabetzun (Bizkaia), salbuespen legediaren aurka. 19:00etan bilduko dira, herriko plazan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.