Umetoki lepoko minbizia atzemateko programa Bizkaira iritsiko da aurten
BILBO. Osakidetza iaz hasi zen umetoki lepoko minbizia atzemateko programa probatzen Debarrenean, eta, jadanik, martxan da Araban eta Gipuzkoan. Aurten Bizkaira iritsiko da. Uztailaren 1ean hasiko dira gutuna jasotzen Bilboko emakumeak. Urrian, Barrualde-Galdakao ESIkoek jasoko dute. Barakaldo-Sestao, Ezkerraldea-Enkarterri-Gurutzeta eta Uribe ESIetakoak abenduan sartuko dira programan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu