Umeak dituzten familien laguntza indartzeko eskea, ezetsita
Maiatzaren 18an, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak iragarri zuen urtean 100.000 euro baino gutxiagoko errenta daukaten gurasoei seme edo alaba bakoitzeko 200 euroko diru laguntza emango diela Jaurlaritzak hilero, umeak 3 urte bete arte. EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk atzo eskatu zuten laguntza hori gutxienez seme-alabek 18 urte bete arteluzatzeko «era progresiboan». Haatik, ekinaldiak ez zuen aurrera egin. EH Bilduk eta EP-IUk laguntza sistema «unibertsal» bat proposatu zuten, besteak beste zerga kenkarien gaur egungo «erregresibotasuna» gainditzeko. Eskaera horrekin bat egin zuten Save the Childrenek eta Unicefek ohar batean. Esan zuten beharrezkoa dela laguntzak unibertsalak izatea, eta «egiturazko neurriak» eskatu zituzten haur guztien eskubideen alde.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu