Errobi ibaiak gainezka egin du Baionan

Uholde arriskua dela eta, alerta laranjan dago Ipar Euskal Herria, eta hala egon da Gipuzkoa ipar-ekialdea ere.

Baionako Tonneliers karrika, gaur arratsaldean. JASONE IROZ
Baionako Tonneliers karrika, gaur arratsaldean. JASONE IROZ
Iñaki Etxeleku.
2024ko urriaren 17a
20:15
Entzun

Barra-barri ari du euria Ipar Euskal Herrian, eta ari da ondorioak izaten: Errobi ibaiak gainezka egin du Baionan, eta hainbat kaletara sartu da ura. Iragarria zuen Baionako Udalak: duela ordu batzuk ohartarazi duenez, urak gainezka egin du Baiona Ttipiko eta Handiko hainbat kaletan. Udaltzainek zenbait kale itxi dituztela, eta, behar-orduan, suhiltzaileen deitzea gomendatu dute, 18 telefono zenbakira. Ostiral gauerdira arte jarri dute alerta laranja.

Horregatik eta Ipar Euskal Herriko beste hainbat txokotan izandako euriteengantik, Pirinio Atlantikoetako prefeturak alerta laranjan jarri du departamendua, Ipar Euskal Herria barne. Jakinarazi duenez, suhiltzaileak jada atera dira Donapaleun (Nafarroa Beherea) eta Senperen (Lapurdi). Ostiralera arte egongo da indarrean.

Gipuzkoa ipar-ekialdeko egoera antzekoa izan da, eta Eusko Jaurlaritzak alerta laranja ezarri du eremu horretan 20:00 arte. Eusko Jaurlaritzak nabarmendu duenez, kezka handiena Bidasoaren arroak sortzen du, han izan baitira lehen uholde txikiak. Donostian, berriz, urteko prezipitazio marka hautsi da. Metro karratuko 60 eta 100 litro artean pilatu da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.