Ugarteburuk dio legez kanpokotzat jo arren erreferente izan dela Batasuna

Nabarmendu du Batasunak erabakigarria izateko gaitasuna izan duela nahiz eta 11 urtean kolpeak jaso

Maribi Ugarteburu eta Pernando Barrena, iragan abenduaren 29an. ANDONI CANELLADA / ARGAZKI PRESS.
joxerra senar
2013ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
Maribi Ugarteburuk nabarmendu du ezker abertzalearen dinamismoari eta garaiko une politikora egokitzeko ahalmenari erantzuten diola Batasunaren desegiteak. «Egungo unea aldaraztea lortu du. Ez da indar bakarra izan horretan, baina fase aldaketaren motorra izan da, eta orain lurralde osorako tresna egoki eta zorrotza behar dugu», azaldu du, Info Zazpi irratian egin dioten elkarrizketan. Begirada 11 urte atzera jotzerakoan, indarberritzeko gaitasuna nabarmendu du: «Ilegalizazioa jasan duen beste erreferenterik ez dago Europan. Legez kanporatzeak, etengabeko sarekadak, tentsioa eta kartzelatze politikoak jasan arren, berritze estrategikoari buruzko eztabaida mahai gaineratzen jakin duen beste erreferenterik ez dago».

Aurrera begira, Sorturen eztabaida prozesuaz hitz egin du. Iparraldean zein Hegoaldean eztabaidak «egutegi eta erritmo desberdinak» dituela aipatu arren, otsailaren 23ko biltzarrera «denak elkarrekin» helduko direla azpimarratu du. «Eztabaida horretan Batasunaren militante izan direnak eta militatu gabe haren helburuekin bat egiten dutenak daude», azaldu du.

Elkarrizketan, epaiketaren zain eta espetxeratuak izateko arriskuarekin dauden hiru gazteen ezkutatzeko erabakia ere hizpide hartu du. Inbestidura eguneko Iñigo Urkulluren esaldi bat ekarri du gogora: «Urkulluk esan zuen garai politiko berria dela eta inor ez dela bere ideia politikoengatik jazarria. Gezur biribila da». Urtebete pasa iragan da ETAk bere jarduera armatua uzteko erabakia hartu zuenetik: «Ematen du denbora geratu egin dela, eta batzuk erloju horren orratzak atzeratu nahi dituztela».

Blokeo horretan kokatu du baita ere presoen auzia. Horregatik, «siglen gainetik» urtarrilaren 12ko Bilboko manifestazioko «hitzordu erabakigarrira» joateko deia egin du. EAJko zuzendaritzaren jarrera kritikatu du eta gogora ekarri du 1999an, Lizarra-Garaziko garaian, aldarrikapen bereko manifestazioarekin bat egin zutela jeltzaleek. «Orain fase politiko berrian gaude, eurak ere hala aitortzen dute, eta EAJ ez da gai kalean aurpegia emateko». Dena den, gai horretan zuzendaritzarekin bat egiten ez duten militanteei joateko deia egin die.

Iñigo Urkulluren jarrera kritikatu du. «Etengabe mintzo da leialtasunaz eta diskrezioaz, baina leialtasuna nori: PPri?». PP espetxe politikan «lehen erruduna» dela deritzo, eta hori aldatzen laguntzeko eskatu dio EAJri.

EAJren «zehaztasun falta»

Arlo ekonomikoan zein aurrekontuetan zehaztasun falta egotzi dio Urkulluri. EHBilduk hitzarmenetara heltzeko prestasuna duela nabarmendu arren, argi utzi du edukien gainean izango dela eta aldez aurretik ez duela txeke zuririk sinatuko. «EAJ ohituta dago truke politikoetara, baina EH Bilduk ez du horrela jokatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.