UEUren 46. ikastaroen hasieran omendu dute Jose Ramon Etxebarria zientzialaria

Jose Ramon Etxebarria, erdian, atzoko ikastaroan. JUANAN RUIZ / FOKU.
2018ko ekainaren 22a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. UEU Udako Euskal Unibertsitatearen 46. ikastaroak hastearen harira, Euskara batuaren helduaroa saioa egin zuten atzo Gasteizen. Omenaldia jaso zuen bertan Jose Ramon Etxebarria zientzialariak —fisikaria, euskarazko zientziaren dibulgazioan aitzindaria—. Haren jardunaren berri ematen duen liburu bat ere aurkeztu zuten: Bai, jauna, bai: fisika euskaraz! Etxebarria euskarazko unibertsitatea eraikitzen «hargin eta arkitekto» izan dela nabarmendu dute egileek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.