Hauteskundeak

U-23ko hauteskundeen «azken argazkia oraindik ez dago», esan du Aitor Estebanek

EAJk Sanchezi eskatu dio estaturik gabeko nazioak ahalduntzeko «ekintza zuzenak» abiarazteko, EBko sei hilabeteko presidentetza hartzen duela baliatuz.

Aitor Esteban eta Izaskun Bilbao EAJren agerraldian. BERRIA
Irati Alvarez Malaxetxebarria
2023ko uztailaren 3a
15:17
Entzun

Europako hurrengo seihilekora begira, EAJren EBBk egiten dituen proposamenak jasotzen dituen agiria aurkeztu dute gaur Izaskun Bilbao Barandika EAJren eurodiputatuak eta Aitor Esteban jeltzaleen alderdiak Diputatuen Kongresuan duen zerrendaburuak, Sabin Etxean. Sanchezek EBn sei hilabeteko presidentetza hartu berri du. Estebanek U-23ari buruzko azterketa ere egin du. Erabat zabalik ikusten du agertokia.

Hauteskunde eztabaiden formatuaz eta GAD3ren inkestaren emaitzez mintzatu dira agerraldian. PPren garaipena aurreikusten dute, baina Vox beharko luke PSOE eta Sumar gainditzeko.

Espainiako Gorteetarako bozen harira, Estebanek esan du «irekiak» daudela, eta emaitza ez dagoela bermatuta, ez Espainiako Estatuan, ezta Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ere. Hauteskunde hauek ez direnez maiatzean egindakoak bezalakoak, haren ustez, «azken argazkia oraindik ez dago». Emaitzen aldaketaren arretagunea, berriz, hurrengo egunetako kanpainan eta posta bidezko botoan jarri du.

Hauteskunde eztabaidak

Hauteskunde eztabaida «mugatuak» ez dituela begi onez ikusten adierazi du jeltzaleen zerrendaburuak, eta eztabaida guztietan egon behar direla, ez baita «lehendakaritza hautapena». «Hauteskunde hauek parlamentarioak dira, eta gu bezalako jendea dugu estatuaz eta estatu ereduaz bestelako ideia bat daukaguna», gaineratu du.

Bestalde, Bilbaok Sanchezen sei hileko EBko presidentetza hartu du ahotan. Nabarmendu duenez, EAJk planteatzen duen bide orria bat dator «aldarrikatzen duten Europa sozial, solidario eta pluralagoarekin», eta «Madrilen eta Bruselan egiten duten lan bateratu eta koordinatua» balioetsi du, «Europa behetik gora eraikitzea posible izateaz gain, beharrezkoa ere badela erakusteko, batasuna eraginkorragoa, hurbilagoa, irekiagoa eta demokratikoagoa izan dadin, herritarrek eskatzen dutenaren arabera». Gauzak horrela, Espainiako presidentetzari ekintza zehatzak eskatu dizkio EAJk, Europan estaturik gabeko nazioei entzuteko eta horiek ahalduntzek

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.