Txus Martin Hernando preso basauriarra aske geratu da, Etxerat euskal presoen senide eta lagunen elkarteak jakinarazi duenez. Gaixotasun larriak dituzten euskal presoen zerrendan zegoen Martin, eta azkenaldian etxean preso izan da.
2002an atxilotu zuten Martin, Frantzian, eta zortzi urtez izan zuten han preso: bost urtez, erabat isolaturik eta bakarturik izan zuten. Lagunen bisitarik ere apenas izan zuen, epaileak horretarako baimenak etengabe ukatu eta atzeratu zizkiolako. Urte haietan, hiru lagunen bisita besterik ezin izan zuen jaso.
2006an agertu zitzaion gaitza lehen aldiz. Espainiaren esku utzi, eta kartzelatu egin zuten 2010eko urrian.