Txorrotako uraren arazoa konpondu dute Astrabuduan

Bilbo Bizkaiko Ur Partzuergoak eman du goizean ura ez edateko aholkua.

arantxa elizegi egilegor
2024ko azaroaren 22a
12:02
Entzun

Bilbo Bizkaiko Ur Partzuergoak txorrotako urik ez edateko aholkatu die goizean Astrabuduko (Erandio, Bizkaia) bizilagunei; izan ere, joan den astean pitzatutako hodi bat konpontzen ari dira, eta sarean sedimentuak egon litezke. Dena den, partzuergoak lasaitasuna eskatu du, eta iragarri du espero duela arazoa datozen orduetan konpontzea. Bien bitartean, ordea, beste eremuren batean ura zikin heltzen dela nabarituz gero, txorrota tarte batez irekita uzteko eskatu dute. Hala ere, arazoak bere horretan jarraituko balu ez edateko eskatu dute, eta Partzuergoari abisua emateko.

El Correo egunkariak zabaldu duenez, Udaltzaingoa megafonia bidez ari da oharraren berri ematen herrian. Eguerdirako, ordea, konpondua zegoen arazoa, eta ura edangarria dela jakinarazi dute.

Joan den larunbatean, edateko urik gabe geratu ziren 47.000 lagun Erandion, Zamudion, Loiun eta Mungian. Ordu hartan, Erandioko Udalak, adibidez, sare sozialen bidez eman zuten abisua, eta herritarrak kexu agertu ziren sare sozialik erabiltzen ez zuten hainbat lagunek ez zutelako oharraren berririk izan, batez ere adinekoek. Partzuergoak azaldu du ari dela SMS bidezko alerta sistema bat prestatzen, halako zerbait gertatzen denean herritarrek berehala jaso dezaten abisua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.