Koronabirusa

Txinan, beste hamazazpi milioi konfinatu

2022ko martxoaren 15a
00:00
Entzun
PEKIN. Txinan etengabe areagotzen ari dira COVID-19 kasuak, eta neurriak gogortzea erabaki dute: herenegun iragarri zuen Shenzhen hiria konfinatu dutela; hamazazpi milioi pertsona bizi dira bertan. Birusaren hedapena eteteko asmoarekin, hiriko biztanleek hiru proba egin beharko dituzte, eta hilaren 20ra arte itxita egon beharko dute. Hiriko agintariek beste 60 positiboren berri jakinarazi zuten larunbatean, eta 300, hilabetea hasi zenetik. Gainera, ostiralean konfinamendua iragarri zuten Changchun hirian; bederatzi milioi herritar bizi dira han. Eta gomendioak ere eman dituzte: esaterako, Shanghaiko biztanleei hiritik ez ateratzeko eskatu diete, «behar-beharrezkoa» izan ezean.

Erabaki horien atzean positibo kopuruaren igoera bat dago. Txinako Osasun Batzorde Nazionalak emandako azken datuen arabera, herenegun beste 1.437 positibo atzeman zituzten, eta horietako 1.337 herrialdean bertan kutsatu dira. Horiez gain, beste 906 herritarrek ere positibo eman zuten, baina sintomarik gabekoak izaki, Txinak ez ditu kasu gisa kontatzen. Jakinarazi dutenez, orotara, 8.531 pertsona daude kutsatuta herrialdean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.