TXIMINO BAZTANGA

Tximino baztangaren 85 kasu atzeman dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Gaixotu diren guztiek sintoma arinak dituzte, eta etxean bakartzeko agindua eman diete.

Gaixotasunak eragiten dituen erupzioen argazki bat. BRIAN W.J. MAHY/CENTER FOR DISEASE CONTROL AND PREVENTION
2022ko uztailaren 28a
13:36
Entzun

Azken asteetan, 85 pertsonari diagnostikatu diete tximino baztanga: 59 Bizkaian, 7 Araban eta 19 Gipuzkoan. Osakidetzak azaldu duenez, azken kasu horiek ez daukate, lehenengo kasuek bezala, lotura epidemiologikorik atzerriko beste kasu batzuekin; aurretik kutsatutako pertsonen kontaktuak dira oraingoak. Hala ere, azaldu du gaixotu diren guztiek sintoma arinak izan dituztela, eta etxean bakartzeko agindu dietela. Kutsatuetatik 83 gizonak dira, eta bi emakumeak.

Osakidetzak gaixotasunaren sintomak zein diren gogorarazi du: sukarra, mialgia, adenopatiak —gongoilak haztea— eta eskuetako eta aurpegiko erupzioa. Euskal Herrian maiatz amaieran atzeman zituzten tximino baztangaren lehenbiziko kasuak.

Joan den astean, OMEk nazioarteko larrialdia eman zuen tximino baztangarengatik. Izan ere, 16.000 herritar baino gehiago kutsatu dira tximino baztangarekin 75 herrialdetan, eta horietatik bost hil egin dira.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.