Tximino baztanga

Tximino baztangaren 188 kasu atzeman dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Gehienek sintoma kliniko «arinak» izan dituzte, eta gaixoei etxean bakartzeko agindu diete. Osakidetzak tximino baztangaren kontrako txertoaren 174 dosi jarri ditu orain arte.

Langile bat Imvanex txertoaren dosi bat prestatzen, Frantzian. CHRISTOPHE PETIT TESSON / EFE
Oihane Puertas ONA
2022ko abuztuaren 19a
12:29
Entzun

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, astebetean tximino baztangaren bost kasu atzeman dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Hori horrela, Osakidetzak guztira 188 laguni diagnostikatu die infekzioa: 134ri Bizkaian, 36ri Gipuzkoan eta hemezortziri Araban. Horietatik 185 gizonezkoak dira, eta hiru emakumeak. Gaixo gehienek sintoma kliniko «arinak» izan dituzte, etxean bakartzeko agindu zaie, eta Osakidetza ari zaie jarraipena egiten.

Osakidetzak azaldu duenez, azken egunotan atzemandako kasuek ez dute lotura epidemiologikorik kanpoko beste kasu batzuekin: aurreko kasuen kontaktuak dira, edo azken asteotan identifikatutakoak. Egoera ikusita, Osasun Sailak herritarrei prebentziorako eta txertoa jartzeko deia egin die.

Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, abuztu hasieran hasi ziren tximino baztangaren kontrako txertoa jartzen. Orain arte 174 dosi jarri ditu Osakidetzak: 119 Bizkaian, 21 Araban, eta 34 Gipuzkoan. Txertaketa bigarren dosia jartzean osatuko da, eta bi txertoen artean gutxienez 28 eguneko tartea beharko da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.