Txik Txak autobus sareak 13 milioi bidaiari izan ditu 2024an

Bidaiari kopurua heren bat handitu da 2021etik. Urtarrilean zerbitzua indartu zuten autobusen maiztasuna emendatuta.

Txik Txak sareko autobus bat, artxiboko irudi batean. GUILLAUME FAUVEAU
Txik Txak sareko autobus bat, artxiboko irudi batean. GUILLAUME FAUVEAU
Ekhi Erremundegi Beloki.
2025eko otsailaren 10a
14:43
Entzun 00:00:0000:00:00

Euskal Hirigune Elkargoko Txik Txak autobus sarean hamahiru milioi bidaiari izan ziren iaz, elkargoko komunikazio zerbitzuak jakinarazi duenez. Aitzineko urteko kopurua baino %9 gehiago da hori, eta 2021ekoa baino %28 gehiago. Azken urteetan izan duen bilakaera goraipatu dute. 

Nagusiki Baionako hirigunean eskaintzen du autobus zerbitzua Txik Txak sareak, baina azken urteetan Lapurdiko kostaldeko herrietara eta barnealdera ere iritsi da. Hala, Baiona eta Hendaia (Lapurdi) lotzen dituen lineak 780.000 bidaiari izan zituen 2024. urtean —%6ko emendatzea—. Barnealdeko lineetan 400.000 bidaiari izan dira. 

Euskal Elkargoak zerbitzua indartu zuen urtarril hasieran. Moldaketak egin dituzte autobus linea batzuetan, baina autobusen maiztasuna emendatzea izan da berrikuntza nagusia. Horrez gain, eskatu ahalako garraioa ere martxan jarri dute, barnealdean zerbitzua hobetzeko asmoarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.