Txibitek Gimeno babestu du greba deialdi berriaren inguruan sindikatuekin hitz egiteko

Nafarroako Presidenteak eskua luzatu die hezkuntza alorreko sindikatuei, eta «beti» halaxe eduki duela azpimarratu du.

(ID_13910992) (Jagoba Manterola/@FOKU) 2024-05-23, Iruñea. Trafiko eskumenaren akordioari buruzko eztabaida eta bozketa Nafarroako...
Maria Txibite, Nafarroako Parlamentuan. JAGOBA MANTEROLA / FOKU.
inaki rubio
2024ko urriaren 3a
14:06
Entzun

Nafarroako Hezkuntza arloko sindikatuek beste greba egun batera deitu zituzten atzo Nafarroako sare publikoko irakasleak. Iragan ostegunean egin zuten azkena, baina sindikatuek ez dute jarrera aldaketarik sumatu. Nafarroako Gobernuko presidente Maria Txibitek erantzun egin die gaur, eta negoziatzeko prestasuna adierazi. Argi utzi nahi izan du Gobernua beti azaldu dela prest negoziatzeko, eta, hortaz, Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilaria ere bai: «Izan ere, azken batzordean sindikatuak izan ziren, hain zuzen, mahaitik altxatu zirenak eta joan zirenak».

Sindikatuek, halaber, Txibiterekin hitz egin nahi dutela eskatu dute, eta ez Carlos Gimeno kontseilariarekin. Presidenteak, ordea, ordainsarien afera gobernuarekin negoziatu behar dela erantzun die, eta «Gimeno gobernua dela» berretsi. «Hezkuntza alorreko politikak Nafarroako Gobernuaren politikak dira; gobernuaren hitzen balio berbera dute kontseilariak esandakoek».

Aniztasuna jomugan

Tuteran eta Fiteron, bestalde, ikasleen aniztasunaren arretan neurriak har ditzala eskatu diote gobernuari, eta Txibitek esan du Gimenok arreta hori hobetzeko proposamen bat duela mahai gainean. «Geroz eta hezkuntza komunitate pluralagoa daukagu, eta, beraz, behar bereziak dituzten ikasle gehiago daudela ere ohartu gara». Halaber, ratioen egoera aztertzen ari direla ere esan du Txibitek: «Ratioak linealki jaistea proposatzen dute sindikatuek, baina hori ez da irtenbiderik egokiena; izan ere, zentro guztiak ez daude egoera berean».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.