Politika

Txibitek Barkosen "erabateko elkarlana" eskertu du botore eskualdaketan

Maria Txibite Nafarroako lehendakari hautatua eta Uxue Barkos Nafarroako jarduneko lehendakaria elkarrekin bildu dira, botere eskualdaketa gauzatzeko. Txibitek presidente kargua hartuko du bihar.

Uxue Barkos Nafarroako jarduneko lehendakaria eta Maria Txibite Nafarroako lehendakari hautatua, gaur, Nafarroako Jauregian bilduta. JESUS DIGES, EFE
2019ko abuztuaren 5a
07:14
Entzun

Barkosek eta Txibitek nabarmendu dutenez, "giro onean" egin dute ordubete inguru iraun duen bilera. Gobernuaren agenda aztertu dute elkarrekin, eta hizpide izan dute, besteak beste, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren ikasturte hasiera.

Barkosen eta Txibiteren arteko bilera PSNko idazkari nagusiak lehendakari kargua hartu aurreko egunean egin dute. Txibitek 11:30ean hartuko du bere gain Nafarroako lehendakari ardura, Nafarroako Parlamentuko atarian egingo den ekitaldian. Han izango dira foru erkidegoko hainbat agintari eta ordezkari. IƱigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria ere gonbidatuen artean izango da. Baita Espainiako Gobernuko Sustapen ministro Jose Luis Abalos eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura ministro Luis Planas ere.

Hurrengo egunean, asteazkenean, beren karguen jabe egingo dira gobernua osatuko duten 13 kontseilariak. PSNko, Geroa Baiko eta Ahal Dugu-ko kontseilariek 12:00etan hartuko dituzte ardurak, Nafarroako Jauregian egingo den ekitaldian. Txibitek azaldu duenez, datozen egunetan, jarduneko kontseilarien eta horien lekua hartuko duten kontseilari berrien arteko bilerak ere egingo dituzte, prestalanetarako. Txibitek prestalan horiek amaituta izan nahi ditu irailerako.

23 urteren ostean, PSNk gidatuko du hirugarrenez Nafarroako Gobernua.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.