Txibite: «Miserablea da arazo pertsonal bat erlazionatzea harekin inongo zerikusirik ez duten erakundeekin»

Nafarroako Gobernuko lehendakariak salatu egin du bere anaiaren atxiloketa Nafarroako erakundeekin lotu nahi izan dutenen jarrera.

Txibite, maiatzean Hugo Moranekin izandako bileran. SERGIO PEREZ / EFE
Txibite, maiatzean Hugo Moranekin izandako bileran. SERGIO PEREZ / EFE
2024ko uztailaren 9a
14:21
Entzun

Maria Txibitek «miserabletzat» jo du bart X sare sozialean bere anaiaren atxiloketa «harekin inongo zerikusirik ez duten erakundeekin» erlazionatu nahi izan dutenen jokabidea; alegia, Nafarroako Gobernua eta Lehendakaritza tartean sartu dituzten horiena. Hori izan da PSNko politikariak anaiari gertatutakoari buruz egin duen lehen adierazpena, larunbatean hura atxilotu zutenetik. Horrez gain, jakinarazi du «familia askok» aurre egin behar dietela halako egoerei. Modu honetan, arazo pertsonalen harira errespetuz aritzeko eskatu du, eta kontu pertsonalak bere lan profesionalarekin ez nahasteko.

Txibiteren anaia sanferminak hasi baino bi ordu lehenago atxilotu zuen Espainiako Poliziak, hainbat estupefaziente eta eskudirutan 2.500 euro zeramatzala. Poliziaren ustetan, baliteke diru hori drogak salduz lortua izatea, eta, horregatik, kasua ikertzen ari da.

Berria zabaldu zenetik, iskanbila sortu da X sare sozialean, eta hainbat erabiltzailek kritikatu egin dituzte bai Nafarroako lehendakaria eta bai haren alderdia. PPko Cristian Santosek, esaterako, idatzi du PSOEn ez dela «kontu berria», eta Txibiteri galdetu dio anaiarenagatik ez ote duen dimitituko. Ayusoren bikotekidearen auzia Txibiterenarekin alderatu du, eta sozialistei bi egoeretan salaketa bera egin ez izana leporatu. Adierazpen horiek direla eta, askok erakutsi dute ez daudela ados: «Ayusoren anaiak kobratutako komisioek erantzule egiten dute Ayuso, komisio horiek gobernuarekin zerikusia dutenez gero. Txibiteren anaia droga munduan sartuta egoteak ez du Txibite erantzule egiten», adierazi du erabiltzaile batek.

Alderdi sozialistako kideek babesa erakutsi diote Txibiteri. «Besarkada handi bat, Maria», idatzi du Ion Antolin Llorentek, PSOEren komunikazio arduradunak. «Badakigu herrialde honetan badela jendea ez dakiena mugak zer diren».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.