IRUÑEA. Maria Txibitek PSNko idazkari nagusiaren karguan jarraituko du, 2014an «hasitako bidean segitzeko». Irailaren hasieran aurkeztu zuen karguan segitzeko hautagaitza, eta, Txibitez gain, ez zen beste hautagairik aurkeztu. Urriaren 23an PSNko zuzendaritza berria eta zuzendaritza organoak berretsiko dituzte Iruñean, Eskualdeko Ezohiko Biltzarrean.
PSNko kideek Txibiteren hautagaitza babestu dute, eta adierazi idazkari nagusiak «Nafarroako gizartearekiko konpromisoa» erakutsi duela. Txibitek azaldu duenez, «betez joan diren helburuekin» ekin zioten bideari, baina hasi zuten proiektua «zabaltzen» jarraitu behar dute oraindik. Gaineratu du hautagai gehiago aurkeztu ez izanak alderdiaren «barne batasuna» islatzen duela.
Txibite izendatu dute berriro PSNko buru
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu