Bilbon hil da Txetxu Ugalde kazetaria, gaixotasun luze baten ondoren. Urte luzez aritu zen EITBn lanean, albistegietako eta programetako aurkezle. 1997tik 2004ra ETB2ko Lo Que Faltaba saioa aurkeztu zuen Yolanda Alzolarekin batera. Radio Euskadin ere aritu zen kirol esatari.
Azken urteetan Herri Irratian ari zen. 56 urte zituen.