Txertaketaren inguruko mezu faltsuez ohartarazi du Osakidetzak

Iraungitzear leudekeen dosiak ez botatzeagatik, Durangaldean dosi horiek hartzeko jendea eskatu dute, sare sozialetan zabalduriko testu faltsu batzuetan.

Mezu faltsuaren irudia. Osakidetzak ohartarazpen batekin zabaldu du. OSAKIDETZA
Edu Lartzanguren.
2021eko maiatzaren 3a
07:38
Entzun

Osakidetzak ohartarazi du sare sozialetan mezu faltsuak zabaldu dituztela txertaketaren inguruan. Horietako baten irudia eskaini du Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasun zerbitzu publikoak.

«Hurrengo mezua zabaltzen ari da eta ez da egia», idatzi du Osakidetzak bere Twitterreko kontuan. Mezuaren irudiarekin lagundu dute ohartarazpena. Hau irakur daiteke gazteleraz zabalduriko testuan, hitzez hitz: «Durango, Amorebieta, Berriz, Elorrio, Matiena edo Zaldibarko 65-69 urteko jendea ezagutzen baduzue, esan iezadazue, mesedez; ehun topatu behar ditugu gaur txertatzera joateko. Bestela, bota egin beharko dira txertoak».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.