Txernobyl inguruko 89 haurrek pasatuko dute aurtengo uda Hego Euskal Herrian. Hain zuzen, Chernobil elkarteko familien etxeetan egingo dituzte bi hilabete inguru. 49 umek lehenengo aldiz parte hartuko dute programan; gainerakoak aurrez egonak dira.
Ukrainako hiru begiralek eta elkarteko beste hiru kidek herenegun abiatu zuten bidaia, eta espero dute gaur gauean iritsiko direla Euskal Herrira. 33 ume Gipuzkoan egongo dira udan; 27, Bizkaian; 23, Nafarroan; eta sei, Araban.
Bidaiaren helburua umeon osasuna hobetzea da, Txernobyl inguruan bizi baitira, zentral nuklear batek istripua izan zuen tokiaren inguruan. Gainera, orain, gerra dela eta, bi hilabetez leku seguru eta lasai batean bizitzeko aukera eman nahi diete.