Txernobilgo istripuaren kronologia

2011ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
1986ko apirilaren 26a: Akats baten ondorioz, Txernobilgo (Ukrainia) zentral nuklearreko 4. erreaktorea lehertu egin zen.

1986ko maiatzaren 5a: Zentralaren inguruan 30 km-ko gunea hustu zuten. Han bizi ziren 130.000 lagun atera zituzten hamar egunean. Denera 300.000 pertsonak alde egin behar izan zuten euren etxeetatik.

1986ko azaroaren 15a: Suntsitutako erreaktorea hormigoizko sarkofago batekin estali zuten.

2005eko irailaren 6a: Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak (IAEA) bultzaturiko txosten batean Txernobilgo istripuak soilik 60 bat lagun hil zituela esan zuen. Hildakoak denera 9.000 baino ez zirela izango gaineratu zuen.

2006ko apirila: Txosten alternatiboak aurkeztu zituzten Greenpeacek eta zientzialari independente talde batek. IAEAren kalkuluak gaitzetsi zituzten bi txostenetan. Hildakoak 30.000 eta 100.000 inguru izango direla adierazi zuten.

2010eko urria: Txernobilgo zentrala babesteko sarkofago berria egiteari ekin zioten. 1.540 milioi euroko kostua dute lanek.

2011ko martxoaren 11: Lurrikarak eta tsunamiak hondamendi nuklearra eragin zuten Fukushiman (Japonia).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.