Txaro Arteaga. (Donostia, 1944)

2022ko irailaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
19 urte zituela hasi zen Donostiako Herri Irratian, eta«jende oso interesgarriarekin gauza asko pasatu zen gizarte bati» neurria hartzeko era izan zuen mikrofonoen aurrean. Une zailak izan zituen; adibidez, «non abortatu zitekeen galdezka» irratira hots egiten zioten andreen deiak jasotzen zituenean. Feminismoa kazetari lanetan ezagutu zuela kontatzen du, baina aurretik ereinda zegoela hazia, etxean jasotakotik:«Hitza ez neukan, baina joera...». 1988an Emakunde sortu zutenean bertako zuzendari izendatu zuten, eta 2005 arte jardun zuen. Feminismoaren erakundetze horretan egindako lana aintzat hartzekoa dela uste du, baina behin baino gehiagotan kezka adierazi du«epeldu» egin delako gaur egun hainbat hitzen zentzua, hutsaldu, eta desitxura daitezkeelako hainbat mezu. «Emakume gazteengan» du orainesperantza: haiek egingo duten bidean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.