Txapartegik auzi berri batengatik deklaratu du

2019ko maiatzaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Nekane Txapartegi euskal iheslariak Bernako epaitegian deklaratu behar izan zuen atzo, Espainiako Auzitegi Nazionalak haren aurka ireki berri duen auzi batengatik. Bilgune Feministak salatu du Txapartegiren kasua «jazarpen politikoaren adierazgarri» dela. Zenbait kide Suitzako hiriburura joan ziren hura babestera, eta hainbat herritarrek elkarretaratze bat egin zuten atzo, Asteasun (Gipuzkoa).

Txapartegiri ireki berri dioten auzia «tortura sexistan oinarrituta» dagoela salatu du Bilgune Feministak, ohar batean. Salatu zuenez, 1999an, atxilotu zutenean, torturatu egin zuten. 2016an atzeman egin zuten, Suitzan, eta preso egon zen 2017ra arte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.