Txagorritxuko larrialdien %47,9 artatuko dituzte Santiago ospitaleko zerbitzuan

Osasun arreta emateko baliabideak hobeto banatzea lortuko dutela nabarmendu du Alberto Martinezek.

Osakidetzako arduradunak, gaur, Santiago ospitaleko larrialdietan. IREKIA
Osakidetzako arduradunak, gaur, Santiago ospitaleko larrialdietan. IREKIA
Mikel Elkoroberezibar Beloki.
2025eko otsailaren 25a
15:12
Entzun 00:00:0000:00:00

Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburua Gasteizko Santiago ospitaleko larrialdi zerbitzuetan izan da gaur. Aurreko legealditik itxita daude; izan ere, Gotzone Sagardui Osasun sailburu zelarik, Jaurlaritzak erabaki zuen Gasteizko larrialdiak Txagorritxuko ospitalean bateratuko zituela. Protesta ugari izan dira 2022tik erabaki horren aurka, langileek salatu izan baitute Txagorritxuko larrialdiak gainezka egin beharrean daudela. Are, Martinezek emandako datu batek agerian utzi du hori: adierazi du Txagorritxuko larrialdien %47,9 artatuko dituztela Santiago ospitaleko zerbitzuan.

Horrela osasun arreta emateko baliabideak hobeto banatuko dituztela nabarmendu du. Santiago erietxeko larrialdietan «premiazko arreta emateko erabakimen handiko eredua» ezarriko dutela iragarri du Osasun Sailak, «zerbitzuaren eraginkortasuna eta kalitatea optimizatzeko». Diagnostikoa eta tratamendua bisita bakar batean egitea da eredu horren xedea, Jaurlaritzak ohar baten bidez azaldu duenez.

Martxoaren 31n irekiko dute larrialdi zerbitzu hori.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.