Gizon bat atxilotu dute Frantzian, leporatuta Nafarroan nekazari bi hiltzea

Kataluniako beste laborari bat hiltzea ere egozten diote. Beziers herrian atxilotu dute ustezko hiltzailea. Nafarroako hilketetako bat 2023ko azaroan gertatu zen, eta bestea, abenduan.

Ribaforadan (Nafarroa) izan zen bigarren hilketa. Argazkian, Ribaforadako laborantza lur batzuk. IDOIA ZABALETA / FOKU
Ribaforadan (Nafarroa) izan zen bigarren hilketa. Argazkian, Ribaforadako laborantza lur batzuk. IDOIA ZABALETA / FOKU
Mikel Garcia Martikorena.
2025eko martxoaren 26a
13:26
Entzun 00:00:0000:00:00

Espainiako Poliziak gaur jakinarazi du atxilo hartu duela 2023aren bukaeran Nafarroan hil zituzten bi laborarien ustezko hiltzailea. Atzo atxilotu zuten gizona, Beziersen (Frantzia). 50 egunean hiru lagun hil izana leporatzen diote: 2023ko azarotik eta 2024ko urtarrilera bitartean hiru gorpu aurkitu zituzten: bat Tuteran, beste bat Ribaforadan (Nafarroa) eta Vilanova de la Barcan (Herrialde Katalanak).

Hildako hirurak nekazariak ziren, eta, Poliziaren ustez, lanean ari zirela egin zieten eraso. Ez dago argi, baina, zergatik eraso zieten; bere garaian, poliziek baztertu egin zuten lapurretaren hipotesia. Hala ere, 2023ko abenduaren 21ean izandako hilketan, Ribaforadan, nekazariaren autoa lapurtu zuen erasotzaileak.

Auto hori Katalunian agertu zen, hango hilketaren harira; hala, ondorioztatu zuten bazitekeela hiru hilketak lotuta egotea.

Operazioak ia urte eta erdi iraun du. Tuterako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko Hirugarren Epaitegia da auziaren arduraduna, eta, oraingoz, sekretupean ezarri du sumarioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.