Tuterako Hizkuntza Eskola Ofizialeko murrizketak salatu dituzte Iruñean

2022ko ekainaren 18a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
IRUÑEA. Euskararen Defentsarako Sarea aurkeztu zuten atzo iluntzean Iruñean, Nafarroako Hezkuntza Departamentuaren egoitzaren aurrean. Aurkezpena baliatu zuten, orobat, sarearen lehen mobilizazioa egiteko: Tuterako Hizkuntza Eskolan euskarazko taldeak erdira murriztu izana salatu zuten. Euskara taldeak seitik hirura gutxitu dituzte han. Euskara ikasi nahi dutenen aurkako erasoa ez ezik euskaltzaleen adostasunaren kontrakoa ere badela deitoratu zuten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.