Atzo arratsaldean egin zuten ekintza. Bost militante trenera bildu ziren, eta hiru bagoi tindatu zituzten, gorriz: «Turistak kanpora», idatzi zuten bi lehenetan, bakoitzak hitz bana; eta, hirugarrenaren gainean, kolektiboaren izenaz izenpetu zuten, «U14». Herriko Etxeak salaketa jada pausatua du kolektiboaren kontra, eta treneko gidariak gisa berean egin behar luke datozen oren edo egunetan, Sud Ouest-en arabera. Inskripzioak arratsaldean berean garbitu zituzten, eta trenak gaur goizetik berriz hartu du bidea Hendaiako karriketan.
Aitzineko gauean, jadanik, Uztailak Hamalau kolektiboak hogei bat herriren sartzean agertzen diren frantsesezko izenen panelak beltzez tindatu zituen. Ekintza horiek U14k biharko deitua duen manifestaldiarekin bat egiten dute: izan ere, Frantziako besta egun nazionala salatuko dute Donibane Lohizuneko Didier Lafitte plazatik abiaturik, 18:00etan.