Turismo ereduen dantza

Behera egin du turismoak izurriarengatik; Jaurlaritzaren azken datuen arabera, %82 urritu da. Bestelako turismo eredu batzuk sustatzeko ahotsak ozendu ditu egoerak.

Bi pertsona Zarauzko Talai Mendi kanpinean. JON URBE / FOKU.
2020ko abuztuaren 8a
00:00
Entzun
Koronabirusaren krisiak hankaz gora jarri du turismoaren inguruko orain arteko martxa. Turismoarentzat aurtengoa udaldi txarra izango dela diote sektoreko eragileek, eta Eusko Jaurlaritzak jakinarazi du %82ko jaitsiera izan duela. Badira, ordea, lehengo turismo eredura itzuli nahi ez dutenak eta eredu berriak hausnartzeko une erabakigarria dela uste dutenak. Geldiezina zirudiena ere izoztu dela dio Marina Abad Deustuko irakasle eta doktore zuzendariak: «Zenbat aldiz esan ote diet ikasleei turismoa ezin zela eten, ezinezkoa zela. Koronabirusa iritsi eta dena gelditu da».

Bisitarien garrantzia neurtzeko datu objektiboak neurketa estatistikoetan oinarritzen diren arren, Abadek argi du krisiak beste neurketa bat mahaigaineratu duela: «Datuak hor daude, baina egia da krisi honek guztiak agerian utzi duela zein nabarmena den zenbateraino jotzen den sektorea garrantzitsutzat. Hori ere bada sektorearen nagusitasuna neurtzeko beste tresna bat».

Azken urteetan turismo aldaera asko landu direla azaldu du,instituzioen aldetik eta lankidetza publiko-pribatuaren bidez: negozio mundukoa, kirolekoa, turismo kulturala eta gastronomikoa, besteak beste. Turismo arduratsuaren eta jasangarriaren oinarrietatik egin da bide hori, eta hiru helburu garbi izendatu ditu, Abaden arabera: deszentralizazioa,desestazionalizazioa eta nazioartekotzea. Helburu nagusiakalitatezko turismoa eskaintzea izan dela adierazi du, eta horretarako ahalegin asko egin direla, eskaintza «dibertsifikatuz» eta sektorearen baliabide guztiak ustiatuz.

Bizilagunekin mugimenduak Donostian dihardu, eta guztiz bestelako ikuspegia du. Asier Basurto taldeko kidearen aburuz, turismoa Euskal Herrian beti izan den arren, azken hamar urteetan hazkunde esponentziala izan du. Basurtoren ustez, zerikusi handia izan dute munduko egoera ekonomikoak, beste lurralde batzuen krisialdiak eta baita Euskal Herriko egoera sozialean gertatu diren aldaketek ere.

Hazkundeak «turistifikazioa» ekarri duela eta horrek elkarbizitza zaildu duela azaldu du. Horrez gain, turismoak dirua eta lanpostuak ematen dituela eta hiriarentzat mesedegarria dela dioten mito asko daudela esan du: «Gutxi batzuk irabazten duten negozioa gehiengoari komeni zaigula saltzen digute».

Horrenatzean «hazkunde mugagabea» dago, Basurtoren iritziz, erakunde publikoekiraunkortasunaren kontzeptuaren aterkipean ezkutatzen badute ere: «Urtearen balorazioetan ikusten da: beti esaten da bisitari eta gaualdi gehiago izan direla. Hazkundea den guztia albiste ona balitz bezala kontatzen digute».

Herri mugimenduak badaki turismoaren geldialdiak eragin ekonomikoak izango dituela, eta inorentzat ez dela pozgarria zehaztu du Basurtok. Jendeari diru sarrerak mugatzen zaizkiola ikustea gogorra dela onartu du, baina gertatutako guztia eredu okerraren ondorioa dela uste du. Langile asko «ikusezinak» direla salatu du,lan baldintza kaskarrak ezkutatu egiten direla eta«tranpak» ere ez direla agerian jartzen: «Izugarrizko lan prekaritatea dago, eta geldialdiak sekulako mina egin die langile askori; beltzean kobratzen zutenak enplegua aldi baterako erregulatzeko espediente gabe geratu dira».

Bertakotasuna alternatiba

Basurtok salatu du egoera zeharo aldatu bada ere krisiak ez duela hausnarketarik eragin turismo ereduaren gainean. Bizilagunekin mugimenduko kideak kezkatuta daude, helburutzat jarri delako normaltasun berritik lehenbailehen lehengo martxara bueltatzea, eta ez beste eredu batzuk planteatzea: «Joera orokorra da ahalik eta lasterren lehengo martxara eta lehengo prezioetara itzultzea, errenta altuko turisten bizimodura».

Tokiko turismoa halabeharrez sustatu dela uste du, eta nabarmendu du osasun larrialdirik gabe ez zela sustatuko halako mugimendurik. Abadek erebat egin du ideia horrekin. Izan ere, uste du aldaketak egoerak behartuta gauzatu direla; mugikortasun mugengatik, pilaketarik gabeko espazioen nahiagatik, gaitzaren agerraldi gehiago izatekobeldurrarengatik eta segurtasunaren gaineko kezkarengatik. Baina, dena den, azpimarratu du azken urteetan turismoan aldaketak lantzen ari zirela.

Bide berrien bila

Gainerako sektoreetan bezala, begirada etorkizunean jartzea zaila dela esan du Abadek. Egoera une oro alda daitekeenez, uda amaierara arte itxaron behar da turismoak irautea lortuko duenjakiteko, zehaztu duenez. Gainera, sektoreabirsortzen ari denez, oraingoz ezinezkoa da zehaztea nolakoa izango den koronabirusaren ostekoeredua. Dena den, uste du aukera paregabea dela ikasitakoa mantentzeko eta orain arte hobetu beharrean zeuden alorrak lantzeko: «Krisiak agertoki berria ekarri du. Birsortzeko, berreraikitzeko eta hausnartzeko garaia da». Orain arte turismo iraunkorra aukera baten moduanaztertzen zela onartu du, baina erantsi du krisiak erakutsi duela hori dela irtenbide bakarra.

«Masifikazioetara» iritsi ez bada ere, Euskal Herriak «saturazio alarma» momentubatzuk izan dituela azaldu du, eta, bertako biztanleentzako eragin negatibo gehiago ez izateko, hemendik aurrerakoneurri guztiak herritarrekin erabakitzea ezinbestekoa dela irizten dio. Basurtok ere planteamendu berriak egiteko garaia dela uste du: «Behartutako geldialdi honek aukera ezin hobea ekarri digu hemendik aurrera gauzak beste modu batera egiteko».

Hurrengo urteetara begira, Donostiako Bizilagunekin mugimenduak zera proposatzen du: turismoari ez ezik hiriko beste sektoreei ere garrantzia ematea, lan baldintza duinetan oinarritutako eredu bat sustatzea, eta sektorerako hartu behar direnerabakiak herritarrekin kontsultatzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.