Ia 900 egun epaiketarik gabe preso egin ditu bizkaitarrak, Poloniako autoritateen aginduz eta Europako Batasunaren eta bere estatu kideen onespenez. Haren senideek hilabeteak pasatu dituzte Gonzalezentzat bidezko epaiketa bat eskatzen, bermeak galdegiten, eta Espainiako Gobernuaren inplikaziorik eza salatzen. «Haren eskubide guztiak errespetatuak izaten ari dira Polonian», esan zuen Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri ministroak urtarrilean, Gonzalezek bi urte preso bete behar zituenean. Baina presoen truke bat beharrezkoa izan da Pablo Gonzalez kazetaria aske geratzeko. Ez ebazpen judizial bat, ez epaileak ezarritako badaezpadako neurri batzuk. Eta trukea eta askatasuna albiste ona direla agerian izanagatik, ispiluaren aurrean jartzen ditu Polonia eta hura babestu dutenak: Gonzalez, kazetaria, preso politiko bat izan da, gerra gatibu bat, trukerako txanpon bat.
Trukerako txanpona
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu