Tripontzia zozketako iragarkia, osorik ikusgai

Gure Esku-k urtarrilaren 22an egingo du zozketa.

2024ko urtarrilaren 2a
15:45
Entzun 00:00:0000:00:00

Zergatik ospatu Tripontziaren saria beste norbaiti tokatu izana? «Gure etorkizuna libre erabakitzeko bidean burujabeago egiten gaituelako». Hala dio Gure Esku-k eginiko spot-aren protagonistetako batek. Abenduan aurkeztu zituzten haren lehen bi atalak, eta gaur osorik jarri dute ikusgai plataformaren webgunean eta sare sozialetan. Denera, 52.000 euro banatuko dituzte urtarrilaren 22an egingo duten zozketan.

Gure Esku-ren diru iturri nagusietako bat da Tripontzia, eta, plataformaren esanetan, beharrezkoa da hura «ekonomikoki burujabe» izateko. Aurten, Hamar urte baino ez liburua finantzatzea izango da xedeetako bat: Gure Esku-ren hamar urteko ibilbidea laburbilduko du liburuak, eta Unai Gaztelumendik eta Beñat Gaztelumendik atonduko dute.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.