Trebiñuren euskal izaera aldarrikatu du Gonzalez de Viñaspre euskaltzain berriak
TREBIÑU. Roberto Gonzalez de Viñaspre euskaltzain oso berriak karguaren zina egin zuen atzo Trebiñuko (Araba) Done Petri elizan. Ekitaldi hasieran, Trebiñu, euskararen herrian hitzaldia egin zuen. «Trebiñu konderria, eskubide osoz, euskaren herriaren parte da», ohartarazi zuen. Ondoren, Andres Urrutia euskaltzainburuak karguarendomina eta diploma eman zizkion. Ekitaldia bukatzeko, Patxi Salaberri euskaltzainak Trebiñuko toponimia izan zuen hizpide.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu