Traktorearekin trenbidera erori, eta bertan hil da gizon bat, Usurbilen

2024ko uztailaren 23a
22:21
Entzun 00:00:0000:00:00

Traktore bat gidatzen ari zen gizonezko bat hil da gaur arratsaldean, Usurbilen (Gipuzkoa). Txiki Erdi auzoko baserri batean lanean ari zen gizon hori, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. 19:30 aldera, Euskotrenen trenbidera erori da traktorea, gizona barruan zuela, eta bertan hil da.

Euskotrenen zerbitzua eten egin dute, traktorea bertatik atera ahal izateko lanetarako.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.