Arratsaldeko euriteak arazoak sortu ditu Euskal Herrian. Alerta laranja dago jarrita 22:00ak arte, eta, espero zen bezala, euri erauntsiak handiak izan dira arratsaldean. Halere, ez da aparteko ezbeharrik gertatu.
Batez ere errepideetan izan du eragina. AP-8 errepidean, Zornotzan (Bizkaia), autobus batek eta auto batek elkar jo dute. Oraingoz, ez dute jakinarazi zauriturik ba ote dagoen. AP-68 errepidean, berriz, Zuia (Araba) parean, auto bat errepidetik atera da.
Gainera, ekaitzaren ondorioz, Zornotzan tentsio handiko kable bat Euskotrenen tren baten gainera erori da. Ondorioz, trena hustu behar izan dute, baina ez da inor zauritu.