«Torturetan oinarrituta» epaituko dituzte hiru bilbotar, bihartik aurrera

Erredakzioa
2011ko otsailaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Alberto Marin, Ibai Beobide eta Gaizka Astorkiza, Bilboko San Ignazio auzokoak hirurak, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzte bihar eta asteazkenean. Haien lagunek, auzokideek eta senideek salatu dute inkomunikazio aldian «torturapean lortutako adierazpenetan oinarrituta» epaituko dituztela. Fiskaltzak 19na urteko espetxe zigorra eskatu du haientzat. Epaiketa salatzeko, mobilizazioak egingo dituzte bihar arratsaldean Deustuan, eta ostiralean elkarretaratzera deitu dute San Ignazioko PSEren egoitzaren parean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.