IRUÑEA. Kalera aterako dira torturatuak. 1960. eta 2012. urteen artean tortura pairatu dutenek «aitortza eta ordaina» aldarrikatuko dituzte Iruñeko karriketan, Nafarroako Torturatuen Sareak deituta. Atzo egin zuten protestarako deialdia: hilaren 25ean izanen da manifestazioa, Torturaren Biktimak Babesteko Nazioarteko Egunaren bezperan, 18:00etan, Iruñeko autobus geltokitik abiatuta.
«1960tik 2012ra arte izandako tortura kasuak ofizialki aitortzeko urrats sendoak egitea eskatzen dugu, hainbeste hamarkadatako inpunitatea bukatzeko. Gizarteari eta etorkizuneko belaunaldiei zor diegu gertatutakoa argitzea». Antolatzaileek azaldu zutenez, 150 eragile sozial, sindikal eta politikoren atxikimendua jaso dute dagoeneko, eta, aurretik, baita berrehun bat kulturgilerena ere.
Torturatuentzako «aitortza eta ordaina» aldarrikatuko dituzte
Nafarroako Torturatuen Sareak manifestazioa eginen du ekainaren 25ean, Iruñeko autobus geltokitik abiatuta
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu