Torturatuak aitortzeko eskatu dute

Aulkiak beltzez estalita. BERRIA.
2023ko otsailaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. Torturaren Aurkako Eguna zen atzo, eta, horren harira, hainbat ekitaldi eta aldarrikapen egin zituzten. Unai Urruzuno EH Bilduko Mahai Politikoko bozeramaileak salatu duenez, Espainiako Estatuak tortura modu «sistematikoan»erabili du euskal independentismoaren aurka. Adierazi du hori posible izan dela Espainiak zigorgabetasunean oinarritutako egitura oso bat antolatu eta diseinatu zuelako.

GKSk, berriz, salatu du «burgesiak eta haren menpeko gobernuek» behin eta berriro erabili dutela tortura, batez ere «langile mugimendu iraultzaileari» aurre egiteko. Sortuk, berriz, 111 aulki beltzez estali ditu Arrasaten (Gipuzkoa), han izandako tortura kasuak salatzeko, eta nabarmendu dute lanean jarraituko dutela egia argitara ateratzeko bidean. Bestalde, Aske antolakundeak zenbait kartel itsatsi ditu Intxaurrondoko kuarteleko atarian, han egindako torturak gogorarazteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.