IRUÑEA. «Azken urteotan aurrerapausoak ematen ari dira Nafarroan estatuko segurtasun indarrek torturatutako pertsonak aitortzeko eta erreparatzeko bidean, baina, hori lortzeko, oraindik bide luzea dugu aurretik». Hala uste du Nafarroako Torturatuen Sareak, eta urrats gehiago egin daitezela eskatzeko manifestazio batera deitu du: ekainaren 25ean eginen dute, Torturaren Biktimen Aldeko Nazioarteko Egunaren bezperan. Iruñeko Baluartetik abiatuko da mobilizazioa, 18:30ean, eta erakundeei eskatuko diete 1960tik 2012ra eragindako torturak «ofizialki aitortzeko urrats sendoak» egin ditzatela, «hainbeste hamarkadatako inpunitatea amaitzeko».
Urte horietan guzietan tortura jasan zuten nafarrek deitu zuten manifestaziora atzo, Iruñean egindako agerraldi batean. Adierazi zutenez, etorkizuneko belaunaldiei «zor» diete gertatutakoa argitzea, hori baita tortura gelditzeko modurik «eraginkorrena». Eta hala nahi dute: «Inori, inoiz, ez dakiola berriro gerta guri gertatu zitzaiguna».
Tortura aitortzeko eskatuko dute ekainaren 25ean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu