Torrealdairen omenezko liburua

2023ko apirilaren 4a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Mari Jose Olaziregi MHLI ikerketa taldeko zuzendariak nabarmendu du Joan Mari Torrealdairen omenez idatzi dutela Euskal liburuaren frankismo osteko zentsura (1975-1983) liburua. Adierazi du Torrealdai dela haien erreferentea, «maisua».

Torrealdaik berak bazuen liburuaren berri: «Esan genion zentsura ikertu nahi genuela. Oso ondo ezagutzen genuen berak zer egin zuen, eta jarraitzen genuen. Lan titanikoa egin zuen, bakarrik egin zuelako hustuketa, lau urtetan». Hala, Torrealdairen jakintzarekin «txundituta» geratzen zirela berretsi du: «Oso eskuzabala zen, eta harekin zorretan gaude».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.