Tolosako Epaitegian normaltasuna dago berriro, bonba mehatxua jaso ostean

Ezezagun batek arratsaldean SOS Deiak-era deitu du, lehergailua jarri dutela esanez. Ertzainek ingurua itxi dute, baina ez dute ezer aurkitu. Urriaren 4an ETAk lehergailua eztandarazi zuen herri hartako epaitegian.

2008ko azaroaren 4a
17:43
Entzun
Ezezagun batek 15:10ean SOS Deiak-era deituta jakinarazi du Tolosako (Gipuzkoa) Epaitegian bonba jarri dutela, eta Ertzaintzak ingurua itxi du segituan. Miatzen aritu da, baina ez du ezer aurkitu, eta segurtasunerako jarri duten zinta kendu egin dute 16:30ak aldera, www.tolosaldekohitza.infok dioenez. Normaltasuna da nagusi epaitegian eta inguruan.

Urriaren 4ko goizean ETAk, abisua eman ostean, bost kiloko lehergailua eztandarazi zuen herri hartako epaitegian, eta kalte material handiak eragin zituen.

Epaitegia berritzeak 400.000 euroko kostua izango duela esan zuen Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburuak, eta abendu hasierarako instalazioen funtzionamendua normaltasunera itzuliko dela. Bizilagunek jarritako 80 salaketa jaso zituen Tolosako Udalak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.