POLITIKA

"Terroristak goratzen dituztenak babestea" egotzi dio PSNk Asironi, Tximeleta taldea kontratatzeagatik

Irailaren 3an jo zuen musika taldeak Iruñean, Batasunaren Pribilegioaren ospakizunen karietara. Maite Esporrinek azalpenak eskatuko ditu udalbatzan, Tximeletak "bat egiten baitu ETAko presoen ideiekin".

Maite Esporrin eta PSNko beste kide batzuk, artxiboko irudi batean. JESUS DIGES / EFE
Ion Orzaiz.
2016ko irailaren 6a
18:49
Entzun 00:00:0000:00:00

PSNren Iruñeko udal taldeak azalpenak eskatuko ditu Hiritarren Auzietarako Batzordean, Tximeleta taldeak iragan larunbatean Burguen plazan eskainitako kontzertuari buruz. Zehazki, taldea kontratatzeko tenorean "udalak aplikatutako irizpideez" eta emanaldiaren kostuaz galdetuko dio Maite Esporrin zinegotziak udal gobernu taldeari.

Izan ere, PSNko ordezkariaren ustez, terrorismoarekin lotura zuzena duen taldea da Tximeleta: "Bildurekin eta ezker abertzalearekin erabat identifikatuta dagoen taldea da, eta bere hitzetan eta kantuetan gorazarre egiten diete Iruñeko alkatearen udal taldearen ideiei, bai eta ETA talde terroristako presoen ideiei ere", azaldu du PSNren udal taldeak ohar batean.

Are gehiago: "Iruindar guztion zergak erabiliz ETAren terrorismoari lotutako pertsonen omenezko ekitaldiak onartzea, babestea eta sustatzea" leporatzen diote Joseba Asiron alkateari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.