Terrorismoaren Biktimen Euskal Kontseiluak lehen bilera egin du

Terrorismoaren Biktimen Kontseiluko kideak, atzo, Gasteizen. IREKIA.
2017ko maiatzaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. Terrorismoaren Biktimen Euskal Kontseiluak legegintzaldiko bere lehen bilera egin zuen atzo, Gasteizen. Lehen bilera horretan, zuzenbideko katedradun Jose Luis de la Cuesta berretsi zuten kontseiluaren buruzagitzan. Jonan Fernandezek, berriz, Eusko Jaurlaritzako Bizikidetza eta Giza Eskubideen Plan berria eta biktimen arloan aurtengo aurreikusitako Jarduera Programa aurkeztu zituen. Hamabost kidek osatzen dute kontseilu hori. Tartean daude, besteak beste, Eusko Jaurlaritzakoak, Eudelekoak, AVTkoak eta Covitekoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.