«Terrorismoaren» biktimek elkarteen lana txalotu dute

2020ko azaroaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
GASTEIZ. Fernando Buesa fundazioak antolatutako jardunaldiak egin ziren atzo eta herenegun Gasteizko Europa jauregian, eta hainbat elkartek hartu zuten parte. «Terrorismoaren» biktimen kolektiboak bertan izan ziren, eta memoria elkarteek egiten duten lana goraipatu zuten. Haien arabera, elkarteek egiten duten lana funtsezkoa da, etorkizunera begira «memoria» mantendu dadin eta «ETAren terrorismoaren eraginak» gogoratu daitezen. Beharrezkotzat jotzen dituzte elkarteak, «justizia eta duintasuna» aldarrikatzeko. Maite Araluze AVT Terrorismoaren Biktimen Elkarteko presidentearen ustez, pixkanaka ahaztu egin dira biktima horiek, eta azpimarratu zuen berriz lanean hasi beharra dagoela pertsona horiek «ikusgai» egiteko. Consuelo Ordoñez Covite elkarteko lehendakariak, berriz, egiten duten lana izan zuen oinarri: «Batzuk terrorismoa saihesten saiatzen dira; Covitek bizirik iraun beharko du, terrorismoaren ondorioak ez direla desagertzen gogorarazteko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.